Trehuneko


Matematika Infantil
Txano Ansa


Programa honen helburu nagusia zenbakiak izendatzerakoan edota kodifikatzerakoan zailtasunak dituen ikasleari laguntzea da. Eragile indartsuena, guk, laguntza irakasleak garenok, arazo honi erantzuna emateko izan dugun beharra izan da.

Gure ikasle gehienen ama hizkuntza gaztelera da. Hori dela eta, zenbakien antolakuntza sistema hamartarrean kokatzen da, zeinek laguntzen duen zenbakiak izendatzeko 

Euskararen kasuan ez da gauza bera gertatzen zeren, zenbakiak sistema hogeitarrean
antolatzeaz gain, kontzeptuen (bateko, hamarreko, hogeiko) arteko erlazio aritmetikoa ere kontuan hartu behar da. Honen ondorioz ikasleek zailtasunak aurki ditzakete zenbakiak zuzenki izendatzean. Bateko, hamarreko eta hogeiko kontzeptuak menperatzeak zenbakiak izendatzeko ikasteko erraztasuna ematen duela uste
dugu.



Hasieratik , hamarrekoek barruan hamar bateko eta hogeikoak barruan bi hamarreko edo hogei bateko (gauza bera dela) dituztelako ideiei garrantzi handia eman diegu. Alegia , kontinentzia ideiari. Era honetan, kotinentzia ideia azpimarratuz, ikasleak bola

bakoitzari kolorearen arabera dagokion balorea ematera heltzen dira arlo konkretutik abstraktuarainoko bidea eginez zenbakiak izendatzeko lagungarri izanik.Matematika hamartarrean hogeikoaren kontzeptua oso justifikagarria ez dela onartzen badugu ere, zaigu euskarazko zenbakien nomenklaturaren ikaste prozesuan behar-beharrezkoa,

gure esperientziak horrela dio eta.



  


Creena: Txano Ansa
Acceso al programa 



1 comentario:

Unknown dijo...

Kaixo! Trehuneko programa jaisten saiatu nahiz nire semearentzat baina ezin dut lagandu nazakezu mesedez? Mila esker